Getariako Txakolina

Mahastiak

Txakoli de Getaria Urki Jabetzak 7 ha-ko luzera du; bertan lantzen da eremuan tradizionala den mahatsondo barietatea: Hondarribi-Zuri (% 100).

Mahastizainaren lana eta erantzukizuna, naturaren laguntzarekin batera, oinarrizkoak dira kalitatezko uzta lortzeko eta beharrezkoak goi mailako ardoa lortzeko.

Upategia

Bodega de Txakoli Urki Txakolina Getarian dago, "Getariako Txakolina" JDri dagokion herrian.

Eraiki berria den upategiak punta-puntako teknologiak ditu. Familia izaera duen enpresa da; bertan, gauza guztien gainetik, produktuaren kalitatea da garrantzitsua.

Gure upategian, mahastietatik hasita, kalitatea lortzea da helburua; horretarako, mahatsa garatzean hainbat kontrol egiten dira eta kontrol horiek ugaritu egiten dira mahatsa biltzeko garaian, biltzeko data zehazteko, betiere.

Mahatsak nahi den heldutasun maila lortzen duenean, mahats biltze naturala egiten da kaxetan, mahats mordoaren osotasuna errespetatzeko eta upategian sartzen denean mahatsaren kalitatea hobetzeko.

Atmosfera geldoan prentsaketa pneumatikoa eginez, muztio argiak eta aromatikoak lortuko ditugu; muztio horiek altzairu herdoilgaitzeko andeletan hartzitzen dira, tenperatura kontrolatzeko sistemarekin.

Kontrolatutako hartzitze hori tenperatura baxuetan egiten da, txakolinaren adierazpen aromatikoa zaintzeko. Hartziduraren ostean, ardoa egonkortzen eta ondu egiten da liga finetan; lanketa prozesu osoa atmosfera geldoan egiten da, txakolinaren kalitatea zaintzeko.

Txakolin dotorea eta aroma nabarmenekoa da emaitza; Hondarribi Zuri mahatsaren sotiltasuna islatzen du.

Txakolina

Caracteristicas del Txakoli
Dastatzearen fitxa (ezaugarriak): horia, lasto kolorekoa, distiratsua erreflexu berdeekin. Lehen mailako lore aromak, sagarra eta ananarenak, atzealdean ukitu zitrikoekin. Ahoan, eraso bortitza, aurrerapen orekatua eta amaiera iraunkorra.

Txakolina Dastatzea

Degustación de Txakoli de Getaria Urki Txakolina upategia zabalik dago gure txakolina dastatu edo upategia ikusi nahi duen ororentzat, betiere, gure gastronomiako produktu tipikoz lagunduta. Bisita zehazteko, jarri gurekin harremanetan.

Jatorri Deitura

Denominació de Origen Getariako Txakolina Urki txakolinak Getariako Txakolina jatorri izendapena du; horrek mahatsen jatorria, zaindutako lanketa eta kalitate kontrola bermatzen ditu. + Info